Pekari erraldoi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Tayassuidae |
Generoa | Pecari |
Espeziea | Pecari maximus [[|]] |
Pekari erraldoia (Pecari maximus) balizko laugarren pekari espeziea da, 2000. urtean Brasilen Marc van Roosmalen naturalista neerlandarrak aurkitu zuena. 2003. urtean, berak eta Lothar Frenz historia naturaleko zinemagile alemaniarrak talde bat filmatzea eta materiala biltzea lortu zuten, geroago tipo gisa balioko zuena.
Nahiz eta duela gutxi ikusi duen zientziak, lokalek aspaldi ezagutzen dute "caitetu munde" izenarekin, "bikoteka bizi den pekari handia" esan nahi duena. Formalki deskribatu zen 2007an, baina, ordutik, zalantzan jarri dira espezie gisa zuen estatusaren froga zientifikoak. Hori da arrazoietako bat, UICNk datu nahiko ez dituen espezie gisa zerrenda dezan.[1][2]