Penia | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Domeinua | Pobrezia |
Familia | |
Seme-alabak | Eros |
Anai-arrebak | Amechania (en) |
Penia, greziar mitologian, pobrezia eta beharraren daimona zen, horren ondorioz, gizaki guztiek gorrotatua eta baztertua zelarik.
Amekhania (bazterkeria) eta Ptokheniaren (eskaletza) laguna zen, kontrakoak, jakina, Pluto (aberastasuna) eta Euthenia (oparotasuna) zirelarik.
Ezagutzen den senidetasun lotura bakarra, orfikoek emango zuten, Thesis protogenikoagandik jaio zela ziotenak, horrela, beraz, pobreziaren antzinatasuna aditzera emanez.
Platonek, modu erromantikoan, Afroditaren omenezko jai bat amaitu zenean, nora jainko guztiak joan ziren, Penia, soberakinen eskean joan zela kontatzen du. Poros, aukera edo abagunea eta egiteko irudimena pertsonifikatzen zuen daimona, gehiegi edan ondoren, patioan etzan zen atseden hartzeko. Peniak, Porosek zuen jarreragatik, hau egoera berean zegoela uste izan zuen, eta, antzerako pertsona bat aurkitu zuela ustez, berarekin seme bat izan nahi izan zuen. Bien elkartzetik, Eros edo Maitasuna jaio zen, Afrodita jarraitzen badu ere, honen etxean eta honen omenezko egun batean jaio izanagatik, askotan, pobreziaz estaltzen da, eta kalean noraezean ibiltzen da. Bere aitak bezala, aberastasuna eta ongizatearen aurka egiten du, gizonak, batzuk besteen kontra borrokaraziz.