Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Pentominium | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Arabiar Emirerri Batuak |
Arabiar Emirerri Batuetako emirerri | Dubai |
Koordenatuak | 25°05′21″N 55°09′00″E / 25.08911°N 55.14989°E |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Aedas (en) Andrew Bromberg (en) |
Estiloa | high-tech architecture (en) arkitektura postmodernoa |
Dimentsioak | 516 () m |
Solairuak | 120 |
23 | |
Webgune ofiziala | |
The Pentominium Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian eraikitzen ari den etxebizitza etxe orratz bat da. 516 metro eta 122 solairu izango ditu eta 2012an amaitzea espero zen, baina 2014ra atzeratu da amaiera data.
Dorrea Aedas arkitekto taldeak diseinatu zuen.
Munduko etxebizitza eraikinik altuena izateko lehian, Chicagon aurkeztutako Santiago Calatrava arkitekto valentziarraren 610 metroko Chicago Spire etxe orratzaren altuera gainditzeko, 100 metro inguruko antena gehitu zioten Pentominium eraikinaren jatorrizko diseinuari, altuera 620 metrora arte igoaraziz.
2008an Chicago Spire eraiki behar zuen enpresak porrot egin eta egitasmoa bertan behera geratzean, Pentominium dorreko eraikuntza enpresak, antena kendu eta jatorrizko diseinua berreskuratu zuen.
Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |