Pepita Serrador | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1913ko martxoaren 2a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Madril, 1964ko maiatzaren 24a (51 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Narciso Ibáñez Menta (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Josefina Serrador Marí, ezagunagoa Pepita Serrador izenez (Buenos Aires, Argentina, 1913ko martxoaren 2a – Madril, 1964ko maiatzaren 24a)[1] argentinar aktorea izan zen.
Jatorri espainiarrekoen alaba, aita katalana, Esteban Serrador, eta ama valentziarra, Josefina Marí.[2]Teresa Serrador aktorea ahizpa zuen. Esteban eta Juan Serrador aktoreen arreba zen. Beste ahizpa bat ere izan zuen, Nora.
1934an Buenos Airesen ezkondu zen Narciso Ibañez Menta aktore espainiarrarekin, eta seme bakarra izan zuen harekin: Chicho Ibañez Serrador (1935-2019) telebista saio zuzendaria.
Bere bizitza pertsonal eta familiarrari dagokionez, 1940an banandu egin zen eta ondoren Ali Salem de Baraja izenez ezaguna zen aktore komiko argentinarrarekin bat egin zuen.
Lehenengo, arrakasta batzuk lortu zituen, gerora klasiko bihurtu ziren lanekin, hala nola, Bodas de sangre, La salvaje edo, handik denbora batera, "Chicho" bere semeak, Luis Peñafiel izengoitiarekin, Aprobado en inocencia idatzitako lanean. Paper handiak egin zituen Mujeres que trabajan eta Muchachas que estudian filmetan, besteak beste.
51 urterekin hil zen, minbiziak jota. Azken asmo gisa, Granadan ehortzia izateko nahia adierazi zuen. Bere gorpuzkiak bertako San Joseko Hilerrian daude.[3][4] Semea ere (1935-2019) bere ondoan dago.[5]
Besteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[6]