Perkūnas | |
---|---|
Mitologia baltiko | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Perun (en) , Q28666574 eta Perkwunos (en) |
Perkūnas (lituanieraz Perkūns, Perkūnas, letonieraz: Pērkons, Pērkonos, prusieraz: perkūns, perkunis, polonieraz: Perkun, Perun, Perkwunos, eslovenieraz: Parkelj), baltiar panteoiko jainkorik garrantzitsuenetako bat da. Lituaniar zein letoniar mitologian tximista, euria, mendien, haritzen eta zeruaren jainkoa bezala dokumentatua dago.
Izena oraindik mantentzen da egungo baltikoan, lituanieraz perkūnas ("tximista") eta perkūnija ("tximista ekaitza"), eta letonieraz pērkons bezala ("tximista" zein "tximista ekaitza"). Honen beste izen alternatibo batzuk Pērkoniņš eta Pērkonītis (txikigarriak) eta Pērkona tēvs eta Vecais tēvs dira.
Perun eslabiar jainkoarekin (Perún edo Parom), Ukkoren (gizon zaharra) izenetako bat den Perkele finlandiar jainkoarekin, baltiar mitologiako mailegutzat hartua dena, eta Jörð edo Fjorgyn eskandinaviar jainkosarekin lotua dago.
Jainko honek, era berean, lituanieraz zenbait ezizen onomatopeiiko ditu, horien artean: Akmeninis, Blizgulis, Bruzdulis, Dievaitis, Dūdų senis, Dundulis, Dundusėlis, Dundutis, Kalvis, Karalius Perkūnėlis, Poškutis, Šarkutis, Tarškulis, Tarškutis, etab...
Pērkons letoniar rock taldeak bere izena jainko honen izenetik jasotzen du.