Permalink

Permalink edo esteka iraunkorra hipertestuetan ezartzen den esteka iraunkorra da URL helbide batera. Etorkizunean, urte askoan zehar, aldatu gabe egon nahi duen hiperesteka iraunkorra da, usteltzeko hain sentibera ez den esteka, etorkizunean apurtzeko arriskua gutxitzeko asmoarekin eraikia.

Permalink batek eskaintzen duen aukera webguneko orrialde nagusitik artxiboetara pasatzerakoan ere esteka berdina izaten jarraituko duela da, eta honenbestez beste blog eta webgune batzuetan esteka egitea errazten du.

Permalink horiek sortzeko, sarritan, URLak laburtzea erabiltzen da sortzeko.

Permalink horiekin ez bada asmatzen estekak laster usteltzeko arrisku handia dago.[1]

Terminoaren jatorria ingelesezko permanent link hitz konposatuan oinarritzen da. Eta ingelesez sortutako neologismoa, permalink, nazioarteko hitz bihurtu da.

Permalink batzuetan etengabeko identifikatzaile bat da; permalink hitza, batzuetan, etengabeko identifikatzaile sinonimo bezala erabiltzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskariana jarri da martxan, "Euskadiko Liburutegi Digitala"» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]