Pernå / Pernaja | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
| |||||
Berezko izena | Pernå kommun (suedieraz) Pernajan kunta (finlandieraz) | ||||
Herrialdea Probintzia Eskualdea |
Finlandia Hego Finlandia Ekialdeko Nilandia | ||||
| |||||
Koordenatuak | 60°26′55″N 26°01′55″E / 60.44861°N 26.03194°E | ||||
Azalera -Ur-azalera |
1.107,07 km² (2009) [1] 687,6 km² (%63,2) | ||||
Biztanleria Dentsitatea |
3.961 (2009.12.31) [2] 9,44 bizt/km² | ||||
|
Pernå suedieraz eta Pernaja Finlandieraz Ekialdeko Uusimaako herri txiki eta zahar bat dugu. Gehiengoak suediarren hizkuntzan hitz egiten duenez, ofizialki herriaren izena hizkuntza horretan onartua dago, baina herria mundu osoan bere izen finlandesaz ezagunagoa da, Pernaja.
Herriaren azalera handiak, inguruarekin gozatzeko aukera ematen du, baso handi eta laku guztien erdian kokatutako herria dela dirudi, naturaz inguratua.
Inguratzen duen errekak, eta Erdi Aroko etxebizitza zaharrez beste garai bateko ukitua ematen diote herri xarmangarri honi.
Pernaja eskualdeko udalerri zaharrena dugu, izan ere Lapinjärvi, Liljendal eta Loviisa herriak antzinean, herri honen zati ziren. Gainera idazle famatu askoren jaioterria izan da, eta nahiz eta herrian suediera izan hizkuntza nagusia, bertan jaio zen finlandieraz idatzi zuen lehenengo idazlea, Mikael Agricola, suediarren inposaketari aurre eginez XVI. mendean.