Pertseo (espioia)

Artikulu hau ustezko espioi sobietarra buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pertseo».
Trinitate proba nuklearraren leherketa. Benetakoa izan balitz, Pertseo proba honi buruzko informazio erabakigarria emango zien sobietarrei, iturri baten arabera .

Pertseo ustezko espioi atomiko sobietar baten izen kodetua da. Benetakoa balitz, Estatu Batuetako segurtasun nazionala urratuko zuen Manhattan Proiektua garapenean Los Alamosko Laborategi Nazionalean sartuz, eta ondorioz, berebiziko garrantzia izango zuen sobietarren arma nuklearren garapenean.

Gaiaren ikertzaileen artean adostasuna dago Pertseo ez zela inoiz existitu baieztatzean eta benetan sobietar inteligentziak asmatutako ideia izan zela ziurtatzen dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]