Perushim, hebreeraz: פרושים, Vilna Gaon lituaniar-judu buruzagiaren diszipuluek jasotako izendapena da. XIX. mendearen hasieran Lituania bizilekkua utzi eta orduan Otomandar Inperioaren lurraldea zen Israelgo Lurraldean bizitzen jarri ziren.
Misnagdim judu mugimenduaren atal bat osatzen zuten, hasidismoaren aurkariak zirenak.