Peter Maxwell Davies | |||
---|---|---|---|
(2012) | |||
2004 - 2014 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Peter Maxwell Davies | ||
Jaiotza | Salford eta Manchester, 1934ko irailaren 8a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | Sanday (Orkadak), 2016ko martxoaren 14a (81 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Manchesterreko Unibertsitatea Moorside High School (en) Royal Manchester College of Music (en) (1952 - 1957) Princetongo Unibertsitatea (1962 - 1964) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Richard Hall | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | classical composer (en) , orkestra zuzendaria, musika-irakaslea, soinu banda konpositorea, piano-jotzailea, musikagilea, pedagogoa, opera composer (en) eta libretista | ||
Enplegatzailea(k) | Royal Academy of Music | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka | ||
Genero artistikoa | opera sinfonia | ||
Musika instrumentua | pianoa | ||
Diskoetxea | EMI Classics | ||
Peter Maxwell Davies (Manchester, Ingalaterra, 1934ko irailaren 8a - Sanday, Orkadak, Eskozia, 2016ko martxoaren 14a) abangoardiako musikagilea izan zen.
Manchesterko Musika Talde Berriko kide zen, Birtwisle eta Alexander Goehrrekin batera. Musika-ikasketak Manchesterko Musika Eskolan eta Manchesterko Unibertsitatean egin zituen. 1957an, beka bat irabazi zuen Goffredo Petrassi musikagile italiarrarekin Erroman ikasteko. Ikasketak amaitu ostean, musika-irakasle izan zen Cirencesterko eskolan. 1967an, musikagile eta interprete gisa hasi zen Pierrot Playersekin (taldearen sortzaile izan zen, Birtwislerekin batera). Daviesen hurrengo hiru urteetako konposizio gehientsuak esandako taldeak interpretatu zituen. 1970ean desegin zen taldea, eta The Fires of London izeneko taldea sortu zuen Daviesek, musika-zuzendari bakarra bera zela. Urte hartatik aurrerako musika gehiena Eskoziako Orkney uharteetan egin zuen, eta eskoziar musikan oinarritu zituen bere konposizio asko.
Gizon armatuaren gaineko meza izeneko obran, Erdi Aroko musikako hainbat elementu antzematen dira, ez dago alferrik XIII. mendeko dantzetan inspiratua. Antzerkirako egin dituen lanen artean aipatzekoak dira Eight song for a mad king, Le jongleur de Nôtre Dame maskaradarako idatzia eta Vesalii icones. Hainbat opera ere idatzi ditu: Taverner, XVI. mendeko musikagilearen bizitzari buruzkoa, The two fiddlers, Orkneyko haurrentzat idatzia, The Lighthouse, The martyrdom of St. Magnus eta Ave Maris Stella. Aipagarriak dira, orobat, Veni Sancte spiritus, Magnum mysterium, Leopardi fragments (tronpetarako sonata), bi sinfonia eta Turris campanarum sonatium, Yamash'ta japoniar perkusionistarentzat idatzia.
2004. urtean Master of the Queen's Music izendatu zuten, eta 2008. urtean Manchester University Music Societyko (MUMS) buru. 2009tik aurrera, Cambridgeko Homerton Collegeko ohorezko kide zen.