Peziza varia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pezizaceae |
Generoa | Peziza |
Espeziea | Peziza varia |
Basionimoa | Octospora varia |
Peziza varia Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako.
Sinonimoa: Plicaria varia.
Karpoforoa: Hasieran kopa forman, baina berehala zabaltzen da, baita ganbila ere; oro har, oin nabarmen batekin.
Himenioa: Okre saturatu samarreko kolorekoa; kanpoko aldea ere kolore berekoa da, laster zurixka hezetasuna galtzean, furfurazeoa.
Haragia: Bost geruzatan aurkezten da, eta lupa baten laguntzaz hauteman daiteke.[2]
Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "peziz" hitzetik. Varia epitetoa berriz latinetik dator, askotarikoa, esan nahi duen "varius" hitzetik. Bere koloreagatik
Ez du sukalderako balio.[3]
Peziza cerea delakoarekin nahas daiteke, hau oso antzekoa da, baina tonu argiagoak ditu.[4]
Udaberritik aurki daiteke lurzoru aberatsetan eta landare hondarretan. Ez da oso ohikoa.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Hego Orkadak, Europa, Errusia, Hegoafrika.