Pianoarentzako 29. Sonata (Beethoven) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1817 |
Argitaratze-data | 1819 |
Ezaugarriak | |
Tonoa | Si bemol maior |
Nori eskainia | Archduke Rudolf of Austria (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludwig van Beethoven |
Pianoarentzako 29. Sonata si bemol nagusian Op. 106, Hammerklavier azpitituluduna, Ludwig van Beethovenen pianoarentzako azken sonatetako bat da.
Literalki, Hammerklavier hitzak mailudun pianoa esan nahi du, eta pianoa klabizenbaloagandik ezberdintzeko erabiltzen zen. Lanak bere ezizena Beethovenek berak portadan idatzi zuen goiburuari zor dio: Große Sonate für das Hammerklavier (Mailudun pianoarentzako Sonata Handia).
Berrogei minutu inguruko iraupenarekin, idatzi den sonatarik luzeenetako bat da. Beethovenek, sortzean, honako hau esan zuen: "jada badakit konposatzen".
Argitaratu zenean, ez zuen harrera onik jaso publikoaren partetik, eta pianojole bakar bat ere ez zen ausartzen halako sonata jotzen, pianojoleagandik beste edozein lanek baino askoz gehiago exigitzen bait du teknika aldetik. Konposaketa honek "tentazioa" sortu die azken ehun urtetako pianojole handi guztiak, baita Artur Schnabel bezalako handi batzuk, sekula euren interpretazioarekin pozik geratu ez zirenak.
Sonata honek hain zailtasun tekniko handiak zituen, berau interpretatzen saiatzen ziren guztiek harresi gaindiezin baten aurka jotzen zutela. Beethovenek amaitu zuenean honako hau esan zuen: "Hau berrogeitamar urte barru joko duten pianojoleei arazorik emango ez dien lan bat da". Eta ez zitzaion arrazoirik falta. Esaten denez, Franz Liszt izan zen publikoaren aurrean lan hau jogarria zela frogatu zuen lehena. Eta ez dira soilik zailtasun teknikoak gainditu behar, erregistro ezberdin barietate handi baten mugitzen jakin eta horietatik onik irten ere egin behar da.
Sonata honek honako lau mugimendu hauek ditu:
Aurrekoa Pianoarentzako 28. Sonata |
Beethovenen pianoarentzako sonatak 1818 |
Ondorengoa Pianoarentzako 30. Sonata |