Piccolomini

Piccolomini
Datuak
Motafamilia noblea

Piccolomini Italiako familia noble baten izena da, Sienan eragina zuena XIII. mendetik (guelfo alderdiaren zati zena). Bere jatorria oso antzinakoa da: Martino di Piccolomo delako batek lombardiar legepean bizi zela adierazten zuen 1098ko ekitaldi batean, Piccolomo di Montone delako bat kontsul izan zen 1165ean. 1220an Engelberto d'Ugo Piccolominik Montertari feudoa jaso zuen Val d'Orcian Frederiko II.a Hohenstaufen enperadorearen partetik emandako zerbitzuen sari bezala. Familiak jauregiak eta dorreak erosi zituen Sienan eta zenbait gaztelu Errepublikako lurraldean, Montone eta Castiglione kasu, ondoren hiriari salduak 1321ean.

Piccolominitarrek aberastasun handia bildu zuten komertzioari esker, eta bulego kontableak ezarri zituzten Genova, Venezia, Aquileia, Trieste eta zenbait hiri frantziar eta alemaniarretan.

Guelfoen kausaren babesle, hiritik kanporatuak izan ziren, eta euren etxeak suntsituak. Anjoutarren garaipenaren ondoren, garaile bezala itzuli ziren, baina berriz ere kanporatuak izan ziren Konradino Hohenstaufengoaren agintaldi laburrean zehar, baina jarraian berriz itzuli ziren Karlos I.a Anjoukoaren laguntzarekin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]