Pico Pan de Azúcar

Pico Pan de Azúcar
Datu orokorrak
Garaiera4.680 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak8°48′37″N 71°00′03″W / 8.81036°N 71.00094°W / 8.81036; -71.00094
Honen parte daSierra de la Culata (en) Itzuli
MendikateaSierra de la Culata (en) Itzuli
Estatu burujabe Venezuela
Venezuelako estatua Mérida
Leku geografikoaSierra de la Culata (en) Itzuli

Pico Pan de Azúcar (4.680 m) Venezuelako mendia da[1], herrialdeko garaienetako bat. Andeetako La Culata mendizerran kokaturik dago[2] eta ikusmen handiko egunetan tontorretik Maracaiboko aintzira ikusten da.

Venezuelako Mérida inguruko mendien artean gehien igotzen dena da, altua izan arren igotzeko nahikoa erraza eta nahikoa azkarra baita[3].

Mérida hiritik 28 kilometrotara dago, ipar-ekialdera. La Culata mendizerraren parte da eta mendi hauek 4.300 metrotako altueran dagoen haran bat inguratzen dute. Haran horretan Mujucún ibaiaren sorburua dago.

Mendia igotzeko Kondorraren Erreserbatik jotzea da ohikoena.

Wilhelm Sievers alemaniar esploratzaileak igo zuen lehenengoz 1885ean. Mujucún ibaiaren ibilbidea jarraitu zuen[4].

1910ean Alfredo Jahn venezuelar topografoak Venezuelako mendebaldeko geografia dekribatzeko espedizioa gidatu zuen. Mendia igo zuen eta "Tucani" izena eman zion. Alboan dagoen beste mendi bati Pan de Azúcar deitu zion. Beranduago izenak aldatu zituen, Tucaniren ordez Pan de Azúcar ezarriz eta beste mendiari Pan de Sal[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) A, América Bracho. (1984). Geografía de Venezuela: III año. Ediciones CO-BO (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  2. (Gaztelaniaz) Rivera, Heriberto. (2013-07-03). «Picos y nevadas de Mérida: Una mirada a lo nuestro» Aporrea (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Ascenso al pico Pan de Azúcar» Climbing Venezuela 2015-06-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  4. a b «Pico Pan de Azúcar - Andeshandbook» www.andeshandbook.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]