Pico Pan de Azúcar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4.680 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 8°48′37″N 71°00′03″W / 8.81036°N 71.00094°W |
Honen parte da | Sierra de la Culata (en) |
Mendikatea | Sierra de la Culata (en) |
Estatu burujabe | Venezuela |
Venezuelako estatua | Mérida |
Leku geografikoa | Sierra de la Culata (en) |
Pico Pan de Azúcar (4.680 m) Venezuelako mendia da[1], herrialdeko garaienetako bat. Andeetako La Culata mendizerran kokaturik dago[2] eta ikusmen handiko egunetan tontorretik Maracaiboko aintzira ikusten da.
Venezuelako Mérida inguruko mendien artean gehien igotzen dena da, altua izan arren igotzeko nahikoa erraza eta nahikoa azkarra baita[3].
Mérida hiritik 28 kilometrotara dago, ipar-ekialdera. La Culata mendizerraren parte da eta mendi hauek 4.300 metrotako altueran dagoen haran bat inguratzen dute. Haran horretan Mujucún ibaiaren sorburua dago.
Mendia igotzeko Kondorraren Erreserbatik jotzea da ohikoena.
Wilhelm Sievers alemaniar esploratzaileak igo zuen lehenengoz 1885ean. Mujucún ibaiaren ibilbidea jarraitu zuen[4].
1910ean Alfredo Jahn venezuelar topografoak Venezuelako mendebaldeko geografia dekribatzeko espedizioa gidatu zuen. Mendia igo zuen eta "Tucani" izena eman zion. Alboan dagoen beste mendi bati Pan de Azúcar deitu zion. Beranduago izenak aldatu zituen, Tucaniren ordez Pan de Azúcar ezarriz eta beste mendiari Pan de Sal[4].