Pier Luigi Nervi | |
---|---|
(1969) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sondrio, 1891ko ekainaren 21a |
Herrialdea | Italiako Erresuma 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 19a - |
Heriotza | Erroma, 1979ko urtarrilaren 9a (87 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea laurea (en) : Herri-lan ingeniaritza Liceo Classico Massimiliano Massimo (en) |
Hizkuntzak | ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniari zibila, unibertsitateko irakaslea eta arkitektoa |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Erroma |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Erromako La Sapienza Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | Movimento Arte Concreta (en) |
Pier Luigi Nervi (Sondrio, 1891ko ekainaren 21a - Erroma, 1979ko urtarrilaren 9a), italiar ingeniari eta arkitektoa izan zen. Irakaslea izan zen Erromako Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean. Funtzionalismoa defenditu zuen, eraikuntza ahalik eta lasterrena, merkeena eta egokiena egiteko xedez. Hormigoi armatuaren teknika maisutasun handiz landu zuen: hormigoiaren erresistentzia aztertu zuen, eta hormigoi-mota berri bat eta enkofratzeko molde berriak asmatu zituen. Industria-eraikinak eta jende askok erabili ahal izateko eraikinak egin zituen batez ere. Lan nagusiak: Florentziako estadioa (1929-1931); Orvietoko, Orbetelloko eta Torre del Lagoko aireportuetako hangarrak (1936-1941); Palermoko, Gaetako eta Trapaniko petrolio-biltegiak; Turingo erakusketa jauregia (1948-1950); Rio de Janeiroko Maracanã estadioa (1949-1950); Turingo Fiat fabrika (1949-1950); UNESCOk Parisen duen egoitza (1953-1957); Erromako Flaminio estadioa; Milango Pirelli etxe orratza (1961); Luigi Morettirekin batera, Montrealgo burtsaren dorrea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pier Luigi Nervi |