Pietas, euskaraz "betebehar", " jainkozaletasun",[1] "erlijio portaera",[2] "zintzotasun",[3] " debozio" edo "pietate" (hitza hori latinezko mailegu bat da), erromatarrenbertute nagusienetariko bat izan zen. Eneasen bertute bereizgarria; honek Eneidan askotan pius ("jainkozale") epitetoa zuen. Bere izaera sakratua nabarmentzeko Pietas bilakatu zen, erromatar txanponetan agertzen zen jainkosa. Bere greziar baliokidea eusebeia (εὐσέβεια) izan zen.[4]