Pipaon | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Lagran |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′N 2°39′W / 42.62°N 2.65°W |
Garaiera | 843 m |
Pipaon Arabako Mendialdeko kuadrillako herria da, Lagran udalerriaren barruan dagoena, Villaverde eta Lagran berarekin batera.
Toloño mendilerroaren azpian dago kokatuta eta Errezilla, Cervera eta Palomares mendietara igotzeko ohiko abiapuntua da herria. Pipaonetik Jugalez ibaia igarotzen da.
843 metroko garaieran kokaturik dago[1].
XII. mendean sortu zen. Alfontso X.a Gaztelakoak 1254 urtean Trebiñuri foruak eman zizkion agirian Pipaon ere azaltzen da. XIV mendean Sarmiento familiaren jabegoa zen, beranduago Gatzagako kondeena eta ondoren Hijarreko dukeena. XVIII. mendeko ibilbideen gidatan ere aipatzen da.
1977 arte berezko udalerria izan zuen.
2023ko urtarrilaren 1eko Eustateko datuen arabera, bertan bizi ziren 40 biztanleetatik, 26 gizonezko eta 14 emakumezko ziren. Adin taldeei dagokionez, biztanleriaren %7,5a 0 eta 19 urte bitartean zuen, %45,0a 20 eta 64 urte bitartean zuen eta azkenik %47,5a 65 urte baino gehiago zuen[2].
Pipaongo biztanleria |
---|
Pipaon, Lagran udalerrian dagoen kontzejuetako bat da[1].
Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
Lagrango herriak | ||
---|---|---|
Lagran • Pipaon • Villaverde |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |