Pipin | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Libretista | Roger O. Hirson (en) eta Bob Fosse |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stephen Schwartz |
Pipin (jatorrizko izenburua, ingelesez, Pippin) 1972ko antzerki musikal bat da, zeinean musika Stephen Schwartzek idatzi zuen, eta hitzak Schwartzenak eta Roger O. Hirsonenak diren. Bob Fossek zuzendu zuen Broadwayko (New York hiriko antzerki musikalaren ediguneko) jatorrizko ekoizpena zuzendu eta libretoan ere lagundu zuen.
Erdi Aroko pertsonaiekin osatuta dago lana, eta protagonistak dira Karlomagno eta bere semea Pepin Konkorduna, baina gertaerek ez dute oinarri historikorik: argumentuaren ildoa printzearen kezkak dira, bizitzan helburuak eta zentzua erdiesteko lanak[1].
Lanaren itzulpenen artean, euskarazko eta gaztelaniazko egokitzapena egin zuen Luis Iriondok 1987an[2], Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin[3]. Ekoizpen hura Zintzilik antzerki taldeak taularatu zuen. Jantziak eta eszenatokiko diseinua Nestor Basterretxeak egin zituen; koreografia Nacho Arrietak eta zuzendaritza Jokin Cuetorena izan zen. Gaztelaniazko bertsioa Madrilgo antzokietara iritsi zen 1988an[4].
Pippin ingelesezko izenaren euskarazko forma Pepin da[5]. Musikalaren izena euskaratu zenean, Pipin forma aukeratu zen 1987an[1].