Pirateria informatiko

The Pirate Bay-ren logotipoa, pirateriaren irudi estereotipikoaren aipamen bat.

Pirateria informatikoa, lineako pirateria, software-pirateria edo sareko pirateria egile-eskubideek babestutako edukia digitalki deskargatu eta/edo banatzea da egileen baimenik gabe, musika edo softwarea adibidez. Pirateriaren atzean dagoen printzipioa Internet sortu baino lehenagokoa da, baina bere online ospea Internetekin batera sortu zen. Herrialde garatu askotan esplizituki legez kanpokoa izan arren, erabiltzaile askok jarraitzen dute pirateria online egiten, arrazoi etikoengatik edo hauetara iristeko eta erabiltzeko erraztasunagatik. Gehienetan, ekintza hauetarako ordenagailu bat edo euskarri teknologiko bat erabili ohi da. Gehien pirateatzen diren programetako batzuk Adoberen softwarea eta Microsoft Office dira.[1][2]

Historia eta bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Napster, musika-fitxategiak banatzeko zerbitzua (MP3 formatuan).

Inprenta iritsi zenetik aro digitalera, teknologiak informazioa eskuratzea eta egile-eskubideak urratzea erraztu du. Napster 2001ean ixtea mugarri bat izan zen pirateria digitalean, eta Limewire eta BitTorrent bezalako P2P sareen aitzindaria izan zen.

Kultura askearen mugimendua murrizketa horiei erantzuteko sortu zen, Richard Stallman bezalako figurekin ezagutza eta kultura trukatzeko eskubidea defendatuz.[3]

Interneten gorakadarekin, eduki babestuetarako sarbidea errazagoa bihurtu zen. Eztabaida-foroek, deskarga zuzeneko plataformek eta sare deszentralizatuek fitxategi digitalen banaketa masiboa ahalbidetu zuten.

BitTorrent protokoloaren moduko teknologien aurrerapenak artxiboen banaketa eraginkorragoa eta zentsurarekiko erresistenteagoa erraztu zuen, eta horrek pirateria desagerrarazteko jarduera zailtzat berretsi zuen.

2000ko hamarkadan, Spotify eta Netflix bezalako legezko streaming-zerbitzuen gorakada ere ikusi zen, agertoki digitala aldatu baitzuten harpidetza-eredu eskuragarriak eskainita.

Eragin ekonomiko eta soziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
An image of a qbittorrent interface; a popular torrenting program due to its free and open-sourced design.
qBittorrent gehien erabiltzen den torrentatze-programetako bat da, bere izaera askea eta kode irekikoa dela eta.

Pirateria digitalak galera ekonomiko handiak eragiten ditu, urtero milaka milioi dolarretan kalkulatuta. Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan software-pirateriaren tasa % 38koa da, estatuko batez bestekoa ( % 43) baino txikiagoa. Horrek kalte ekonomiko nabarmenak eragin ditu inguru horretan.[4]

Hala ere, ikerketa batzuen arabera, pirateriak berrikuntza eta negozio-eredu berriak bultza ditzake. Spotify eta Netflix bezalako plataformak pirateria digitalaren erantzun zuzen gisa sortu ziren.[5]

Hileroko streaming eta harpidetza zerbitzuen garapenak panorama aldatu zuen. Industriek negozio-eredu malguagoak hartu zituzten pirateriarekin lehiatzeko.

Gizarte-ingurune batean, pirateriak eta kultura askeak eztabaida etiko eta legalak eragiten dituzte. Batzuek prezio altuen eta sarbide-mugen konponbidetzat jotzen dute, eta beste batzuek, berriz, egile-eskubideen aldekotzat. Bernako Konbentzioak interes horiek harmonizatu nahi ditu, arte-sorkuntzak babesteko aldiak finkatuz.

Zenbait eskualdek, besteak beste Thailandiak eta Malaysiak, ez dute lineako pirateriari berariaz

zuzendutako legerik; beste batzuek, berriz, Filipinak eta Vietnamek, esaterako, jarraipen-sistemak dituzte, eta sistema horiek, gehienetan, ez dira eraginkorrak. [6]

Kontsiderazio etiko eta legalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirateria digitalaren aurkako jarrerak desberdinak dira elementu kultural eta ekonomikoen arabera. Legezko aukeren eskasia eta kostu handiak maiz justifikatzen dira horretarako. Hala ere, askatasun-kultura bultzatzea eta lege-esparru eskuragarriak babestea funtsezko taktikak dira hura murrizteko.

Era berean, pirateria digitalak arriskuak dakartza segurtasun informatikorako. Legez kanpoko softwarea erabiltzeak malware-arriskuan jar ditzake erabiltzaileak, segurtasun-akatsak eta informazio pertsonalerako sarbide onartezinak. Adibidez, hacker-rek gailu mugikorrak kontrolatzeko Bluetooth bezalako teknologien ahultasunak balia ditzaketela erregistratu da.[7]

Sektore batzuek pirateria monopolio teknologikoen aurkako erresistentzia kulturalaren adierazpen gisa ikusten dute, nahiz eta ikuspuntu horrek ez dituen askatzen baimenik gabe babestutako edukien kontsumoak eta banaketak dakartzan ondorio legalak.

Edukia hainbat zerbitzuren artean gero eta gehiago banatzen den heinean, kontsumitzaileak pirateriarantz gehiago makurtzen dira, hainbat plataformatarako harpidetza anitz maneiatzeko arazo eta gastu handiak direla eta, hala nola Netflix, Apple TV+, Amazon Prime Video, Hulu, Fandango at home, Peacock, Max eta Disney+.2023an, nabarmen egin zuen gora jarduera horrek: ia 229 mila milioi bisita izan ziren pirata dokumentatuekin lotutako guneetara, eta Quartz partzialki lotu zituen streaming zerbitzu batzuetako abonatuen murrizketak —Disney+ eta Hulu, zehazki— pirateriaren gorakadarekin.Nazio askotan, copyright legeak esplizituak dira, eta zigorrak larriak .Egile-eskubideei buruzko legeak maiz betetzen dira, baina balizko arau-hausteak gerta daitezke betearazpen faltagatik eta kontsiderazio moralengatik. Hezkuntza digitalak eta software kaltegarriaren erabilerak piratak sistemaren kontrola irabaz dezakete. Funtsezkoa da estandar etiko eta moralak mantentzea mundu digitalean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Choi, David Y.; Perez, Arturo. (2007-04). «Online piracy, innovation, and legitimate business models» Technovation 27 (4): 168–178.  doi:10.1016/j.technovation.2006.09.004. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  2. «Pirateria informatikoa eta pirata informatikoak» gizapedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  3. Fernando, Morillo Grande. (2000-02-01). «Ordenagailuez harantzago» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  4. «El índice de piratería en Euskadi es del 38%» Aires de La Parra (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  5. (Gaztelaniaz) El revolucionario modelo de negocio de Spotify. 2024-12-09 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  6. Ballano, Vivencio O.. (2016). Sociological Perspectives on Media Piracy in the Philippines and Vietnam. (1st ed. 2016. argitaraldia) Springer Singapore ISBN 978-981-287-922-6. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  7. (Ingelesez) «SEGUTASUN INFORMATIKOA: PIRATERIA(Paule eta Marina)» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]