Pirgi | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Italiako udalerri | Santa Marinella |
Koordenatuak | 42°00′55″N 11°57′48″E / 42.015226°N 11.963414°E |
Historia | |
Kultura | Etruriar |
beniculturali.it… |
Pirgi (etruskoz: Pyrgus) Lazioko antzinako etruriar portu bat izan zen, ipar-mendebaldean zegoen Caere hiriko portua hain zuzen. Gaur egun Santa Marinellako Santa Severa frazione edo auzoak du bere lekua. Tenplu bat zuen Uni jainkosari eskainia.
Ezaguna da bertan aurkitu zirelako Pirgiko urrezko xaflak edo laminak, feniziar eta etruriar hizkuntzetako testu bakanak dituen dokumentu epigrafiko aparta, eta baita tenpluko frontoian hornitzen egon ziren terrakotazko estatua apartak ere.
Defentsarako harresiak hareharrizko eta kareharrizko bloke poligonalez ostatua zegoen, bere hondakinetan oraindik ikus daitekeenez. Hormek 200 metro zabal eta 220 metro luze den eremu angeluzuzen bat inguratzen dute, erraz ikus daitekeena, hego-mendebaldeko koadrantea itsasoaren higadurak suntsitua izan bada ere.
K.a. 384 urtean, Dionisio I.a Sirakusakoak hiria arpilatu zuen.[1] Ondoren, Caereren menpe geratu zen, baina ez du ematen etruriar portua izan zenik, ez behintzat jatorrian.[2] Alsium hiria 8 kilometro hegoaldera zegoen.
Erromatarren eskuetan erori zen Caere eta Caere hiriaren domeinuan zegoen eskualdearen zati handi bat mendean hartu ondoren (K.a. 273). Erromatarren garaitik aztarna batzuk geratzen dira, baina etruskoak askoz garrantzi handiagokoak dira. Hala, tenplu-multzoa nabarmentzen da.
Pirgin, erromatar kolonia bat sortu zuten, K.a. 191ean lehen aldiz aipatu zutena. Ondoren, Erromari arraina ematen jarraitu zuen, eta udarako leku ezaguna bihurtu zen, 8 kilometro ipar-mendebaldean kokatuta zegoen Punicum (egungo Santa Marinella) bezala. Bi hiriek kostaldeko Via Aureliako geralekuak zituzten.
Santutegi handi bat hartzeagatik famatua izan zen antzinako garaian. Greziako iturriek zioten santutegia Leukoteari eta Apolori eskainita zeudela, baina greziarren itzulpen moduko bat, "Intrepretatio graeca" izan zen, gure sakratua, izatez, Uni jainkosa etruskoari eskainitako bi tenplu eta Apolori eskainitako esparru sakratu bat zituelako. Apoloren gunean prostituzio sakratuan aritzeko eremu bat zuen.
1957an, indusketek hiru absideko tenplu handi bat zegoela topatu zuten. 1964an Pirgiko laminak aurkitu ziren, etrusko eta fenizierazko testuak zituztenak.[3] Lamina hauei esker badakigu punikoen talde bat bazegoela Pirgin, eta Uniren tenplua botozko opariak usten zituztela, beti ere, kontuan hartuta, etruskoentzat Uni jainkosa zena, punikoentzat Astarte zela.[4]
Artikulu hau Italiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |