Pisauridae

Pisauridae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaArachnida
OrdenaAraneae
SuperfamiliaLycosoidea
Familia Pisauridae
Simon, 1890
Banaketa mapa
Banaketa.

Pisauridoak (Pisauridae) armiarma araneomorfoen familia bat dira, mundu osoan zehar banatutakoa. 335 espezie biltzen ditu.

Mundu osoan lurrean, ur geldien gainazalean eta ur-landareetan bizi dira.

Armiarma handiak dira, eta otso-armiarmen (Lycosidae) antza dute, harrapakina ehizatzeko eta harrapatzeko duten moduan. Oskola obalatua du luzetarako marrekin. Emeek ootekak daramatzate, kelizeroen barruan, gorputzean zintzilik. Kumeak jaiotzen direnean, karpa itxurako armiarma-sare batzuetan jartzen dituzte, eta bertan zaintzen dituzte larruzko bigarren muda egin arte.

Hauek onartu dira:[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. World Spider Catalog (2016). The world spider catalog, 17.5 bertsioa, Natural History Museum Bern, Pisauridae generoak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]