Plano hitza erabiltzen da kartografian eskalan egindako mapa bat izendatzeko, gehienetan kaleak eta eraikuntzak erakusten dituen mapa. Planoak, lurralde baten hedadura txikien irudikapen geografikoak dira. Plano arkitektonikoetan irudikatzen diren espazioak baino espazio handiagoak irudikatzen dira. Adibidez, hiri-planoa hiri baten irudikapena da.
Planoa mapatik bereizten da; planoa egiteko ez da beharrezkoa proiekzio bat egitea (plano batean gainazal kurbatu bat irudikatzeko erabiltzen den prozedura matematikoa). Plano baten kasuan, irudikatu beharreko azaleraren kurbadura, bere hedadura urriagatik, oso txikia edo hautemanezina da, eta, ondorioz, proiekzioa ez da beharrezkoa, lurralde zabalagoak irudikatzeko egokia izango litzatekeena.
Giza lanak eta leku jakin batzuk behatzeko aukera ematen du, baina marrazkilariaren interpretazioaren arabera egina dago.
Planoen eskalak, gehienetan mapen eskalak baino handiagoak izan ohi dira, baina batzuetan planoak ez daude eskalan. Esate baterako, metroko plano gehienetan eskalarik ez da egoten, distantziak proportzio egokian erakustea baino, garrantzitsuagotzat jotzen dutelako geltoki bakoitzak eskaintzen dituen aukerak eta lineak ondo bereiztea.