Plitidepsina | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C57H87N7O15 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | O=C([C@@H](NC([C@@H](C)C([C@@H](OC(C[C@H](O)[C@H](NC([C@@H](NC([C@H](N(C([C@H]1N(C(C(C)=O)=O)CCC1)=O)C)CC(C)C)=O)[C@@H](C)OC([C@H](CC2=CC=C(OC)C=C2)N3C)=O)=O)[C@@H](C)CC)=O)C(C)C)=O)=O)CC(C)C)N4[C@H](C3=O)CCC4 |
MolView | 3D eredua |
Mota | konposatu kimiko |
Estereoisomeroa | UUSZLLQJYRSZIS-JFXAYKMFSA-N (en) ![]() |
Masa molekularra | 1.109,626015084 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | UUSZLLQJYRSZIS-LXNNNBEUSA-N |
CAS zenbakia | 137219-37-5 |
ChemSpider | 26001665 |
PubChem | 9812534 |
Gmelin | 90205 |
MeSH | C098980 |
KNApSAcK | C00044529 |
UNII | Y76ID234HW |
KEGG | C16862 |
Plitidepsina (baita ere dehidrodidemnina B, PharmaMar enpresaren izen komertziala Aplidina) Aplidium albicans aszidiotik ateratzen den konposatu kimiko bat da. Gaur egun botika gisa erabiltzeko probak egiten ari dira[1]. Didemnina izeneko konposatu kimikoen taldekoa da.
Plitidepsina depsipeptido zikliko bat da, hau da, peptido zikliko bat da non ester lotura bat edo gehiago dauden peptiko loturen lekuan. Bere egitura kimikoa didemnina B-ren oso antzekoa da, baina horretan dagoen laktato soberakinaren ordez hemen oxidatutako pirubato bat dago.
Didemninako gainontzeko konposatuak bezala, plitidepsinak baditu ezaugarri antitumoralak, antibiralak eta immunosupresoreak. Egindako proben arabera, aukera egon daiteke pankrea-, urdail-, maxkuri- eta prostata-minbiziak txikiagotzeko[2].
Plitidepsinak eEF1A giza proteinaren inhibitzailea da, eta horregatik koronabirus askoren proteinekin elkarrekintzak ditu. in vitro eta in vivo saguekin egindako testetan ikusi da SARS-CoV-2 birusaren aurkako antibirala dela[3].