Polibutadieno | |
---|---|
Aurkitzailea | Sergei Vasilyevich Lebedev (en) |
Mota | synthetic rubber (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9003-17-2 |
Reaxys | 10524702 |
Gmelin | 53320 |
EC zenbakia | 618-356-6 |
ECHA | 100.107.504 |
Polimeroen kimikan polibutadienoa kautxu sintetiko bat da, 1,3-butadienoa polimerizatuz erdiesten dena. Poliibutadienoa oso erresistentea da higadurarekiko eta ondorioz bere produkzioaren zatirik handiena, % 70aren bueltan, pneumatikoak fabrikatzeko usatzen da. Golf pilotak eta beste objektu elastiko anitz fabrikatzeko erabiltzen da[1].
1,3-butadienozko molekulak 3 molde desberdinetan lot daitezke polimero-katea osatzeko: cis, trans eta binilo. Cis zien trans moldeetan butadieno molekulak muturretik lotzen dira, 1,4-polimerizazio deritzonaren bidez. Edonola ere, eratzen diren polimeroen ezaugarriak desberdinak dira. Cis lotura nagusi den polimeroek elastikotasun handia dute eta erabilera zabala dute. Trans lotura nagusi denean polimero oso kristalinoa eratzen da eta erabilera murritzagoak ditu. Polibutadienoaren binilo-proportzioa oso txikia izaten da, % 10 gehienez eta 1,2-polimerizazioari darraio.
Cis eta trans moldeen arteko proportzioa polimerizazioan usatzen den hasarazlearen menpe dago.