Polimero eroaleak elektrizitatea eroaten duten polimero organikoak dira. Konposatu hauek eroaleak edo erdieroaleak izan daitezke. Polimero eroaleen abantaila nagusia da prozesatzeko errazak direla, batez ere sakabanaketaren ondorioz. Polimero eroaleak, oro har, ez dira termoplastikoak. Eroankortasun elektriko handia eskain dezakete, baina ez dituzte komertzialki eskuragarri dauden beste polimero batzuen antzeko propietate mekanikoak erakusten[1].
Beheko taulan polimero eroale nagusien motak aipatzen dira.
Nolako katea | Heteroatomorik ez | Heteroatomoak ditu | |
---|---|---|---|
Nitorogenodunak | Sufredunak | ||
Eraztun aromatikoak |
|
N eraztun aromatiikoan:
N eraztun aromatikotik at dago:
|
S eraztun aromatikoan dago:
S eraztun aromatikotik at dago
|
Lotura bikoitzak |
|
||
Eraztun aromatikoak eta lotura bikoitzak |
|
Oro har nitxo erabilerak dauzkate. Adibidez, telebistako pantaila lauak polimero eroalezko geruza fin batez estaltzen dira. Polipirrola, esaterako, sentsore kimiko gisa baliatzen da. Polianilina zirkuitu inprimatuen industrian usatzen da kobrea korrosioaz babesteko babes-geruza gisa[2].