Poliptiko (grezieratik polu- "asko" + ptychē "tolestu") artearen historiografian erabiltzen den kontzeptua da; horren arabera atal desberdinetan zatituta aurkezten den margolana da. Taulen zenbakien arabera izen desberdinak ditu: bi, diptiko, hiru, triptiko; hortik aurrera izendapen desbertdinak (kuadriptiko, pentaptiko...) ez dira erabiltzen. Behe Erdi Aroan eta Pizkundean asko egin ziren, batzutan elizetan erretaula moduan erakusteko, baina ez beti.
Ohikoena erdiko nagusi bat izaten da eta besteak, garrantzi gutxiagokoak, inguruetan kokatzen dira. Batzutan, adibidez Ganteko poliptikoa, taulen antolaketaren arabera edo hauek itxita zein irekita egon, ikuspuntuak aldatzen dira.
"Poliptiko" kontzeptua ere Erdi Aroko, bereziki karolingiar garaiko eskuizkribuekin erabili izan da. Liburu horietan orriaren zutabeak poliptiko antzeko ertzekin apainduta gelditzen ziren.
Japonian poliptiko antzeko arte-lanak daude; Ukiyo-e margolariak Edo Aroan landu zuten.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poliptiko ![]() |