Pollice Verso (Gérôme)

Pollice Verso (Gérôme)
Jatorria
Sortzailea(k)Jean-Léon Gérôme
Sorrera-urtea1872
MugimenduaAkademizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak96,5 (altuera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaPhoenix Art Museum (en) Itzuli
BildumaPhoenix Art Museum (en) Itzuli
Inbentarioa1968.52

Pollice Verso 1872an Jean-Léon Gérôme margolari frantsesak margotutako olio mihise gainean egindako lan ospetsuenetariko bat da. Akademizismoren lana gisa sailkatuta gaur egun Ameriketako Estatu Batuetako Phoenix Art Museum Arizonako erakundean erakusten da.

Pollice verso edo verso pollice latineko esamolde bat da eta literalki "hatz lodia luzatuta" esan nahi du. Margolanean erromatar zirkoaren eszena bat erakusten da. Kasko, ezpata laburra eta ezkutu bat dituen gladiadore armatu batek, lurrera botatako gazte baten karotida sakatzen du. Gaztearen eskuak bizia eskatzen du. Hala ere, enperadoreak, Vestaren birjinek eta jendetzak barkamena ezeztatzen dute, erpuruak beherantz dituztela gaztearen heriotza eskatzen baitute.

Egilearen sinadura horman dago, beheko eskuinaldean: J.L.Gerome.

Pintura honek Enrico Guazzoniren Quo Vadis filmeko eszena bat inspiratu zuen (1913). Bestalde, Ridley Scott Gladiator (2000) eszena baterako koadro honetan inspiratu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]