Port Glasgow Port Ghlaschu Port Glesgq | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Inverclyde |
Posta kodea | PA14 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°56′N 4°41′W / 55.94°N 4.69°W |
Azalera | 4,75 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 14.620 (2016) |
Dentsitatea | 3.078 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01475 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
portglasgow.org.uk |
Port Glasgow (Eskoziako gaeleraz: Port Ghlaschu, eskozieraz: Port Glesga), Eskozia mendebaldeko udalerria da, Inverclyde eskualdeko bigarrena, hiriburua den Greenock udalerriarekin ekialdetik mugakide dena. 2011ko erroldaren arabera 15.414 biztanle ditu.
Sir George Maxwellek 1450 eta 1477 artean New Werke of Finlastoun gaztelua eraiki zuen, gaur egun Newark gaztelua izenaz ezagutzen dena. Gazteluaren babesean 4 kilometro mendebaldera Greenock arrantzale herria sortuz joan zen eta merkatu herria bihurtu zen. Glasgowko tabako merkatariek bertara ekartzen zituzten itsasuntziak baina Greenocktarrekin negoziazioetan zailtasunak izan ondoren 1668an Newark gazteluaren ondorko lurrak erosi eta beren kaia eraiki zuten. Port Glasgow izena eman zioten inguruan eratuz joan zen herriari.
Herria azkar hazi zen eta 1710rako aduana bazuen. Itsasontzietan tabakoaz gain, azukrea, rona eta kotoia ekartzen zuten Ameriketatik. 1780an ontziolak ireki zituzten eta XIX mendean jarduera ekonomiko nagusia bihurtu zen. 1812an Europako lehen lurrun bidezko itsasontzi zerbitzua ezarri zen, PS Comet untziak Glasgow, Greenock eta Helensburgh lotu zituen. 1828an dagoeneko Belfast, Derry, Liverpool, Inverness, Campbeltown eta Hebridak ere lotzen zituzten lurrun bidezko itsasontziek.