Postumo Kominio Aurunko | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 501 - K.a. 501
K.a. 493 - K.a. 493
K.a. 488 - K.a. 488
K.a. 486 - K.a. 486 | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | ezezaguna, K.a. VI. mendea | ||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||
Heriotza | ezezaguna, K.a. V. mendea ( urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | ezezaguna | ||||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra eta ancient Roman diplomat (en) |
Postumo Kominio Aurunko (latinez Postumus Cominius Auruncus), erromatar kontsula izan zen bi alditan, K.a. 501ean eta K.a. 493an. Historian, sarri, soilik Postumo Kominio bezala agertzen da. Kominia patriziar genseko kontsul bakarra izan zen.
Lehen aldiz, kontsul bezala, K.a. 501ean aukeratu zuten, urte horretan, lehen aldiz, diktadore bat izendatu zelarik, latindar hiriek Erromaren aurka eginiko konspirazioaren ondorioz. Iturri batzuen arabera, Saturnoren tenplua jainko honi eskaini ziona izan zen, K.a. 497an, Senatuaren dekretu baten arabera.
Postumo Kominio, bigarren aldiz, kontsul bezala, K.a. 493an aukeratu zuten, eta, bere magistratura, plebea banatu zenean hasi zuen, Abentino mendian ezarri zena. Arrakastaz eraman zuen aurrera volskoen aurkako gerra, eta hauen hirietako batzuk hartu zituen. Kanpaina honetan nabarmendu zen Gaio Martzio Koriolin, non Koriolano ezizena jaso zuen. Ziuraski azken honegatik izan zen volskotar kanpamendura bidalietako bat, Koriolano Erroma setiatzen ari zenean.
Aurrekoa Opiter Verginio Trikosto eta Espurio Kasio |
Erromako kontsula Tito Lartziorekin K.a. 501 |
Ondorengoa Servio Sulpizio Kamerino eta Manio Tulio Longo |
Aurrekoa Aulo Verginio Trikosta eta Tito Vetusio Gemino |
Erromako kontsula Espurio Kasiorekin K.a. 493 |
Ondorengoa Tito Geganio Mazerino eta Publio Minutzio Augurino |