Powerscourt ur-jauzia

Powerscourt ur-jauzia
Datu orokorrak
Garaiera250 m
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak53°08′46″N 6°12′40″W / 53.146°N 6.211°W / 53.146; -6.211
Honen parte daRiver Dargle (en) Itzuli
MendikateaWicklow mendiak
KokapenaIrlanda

Powerscourt ur-jauzia (irlanderaz: Eas Chonaill, ingelesez: Powerscourt Waterfall) Irlandako bigarren ur-jauzi garaiena da. Ur-jauzia Powerscourt etxearen lur eremuan kokaturik dago, Enniskerryn, Wicklow konderrian.[1]

Dargle ibaiak egiten duen 121 metrotako jauzia da[2]. Inguru menditsuan kokaturik dago, 250 metro itsas mailatik gora, eta Djouce (750 m) eta Maulin (570 m) dira tontor aipagarrienak[3]. Crone Woods basoak inguratzen du.

Ur-jauzia zineman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981eko Excalibur filmean agertzen da[4] eta Vikings (2013-2020) telesailean ere bai.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Powerscourt Waterfall» logainm.ie (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  2. (Ingelesez) «Powerscourt Waterfall, Ireland - World Waterfall Database» www.worldwaterfalldatabase.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  3. Fairbairn, Helen. (2014). Dublin & Wicklow: A Walking Guide. Collins Press ISBN 978-1848892019..
  4. (Ingelesez) «Chasing Wicklow's vibrant filming trail» Irish Independent 2016-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  5. (Ingelesez) Debnath, Neela. (2018-01-24). «Vikings season 5 location: Where is Vikings filmed? Where is it set?» Express.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]