Pranayama lantzeko ziklo bat Prāṇāyāma , pranaiama edo pranayama (sanskritotik: प्राणायाम) terminoak yoga n kontzentrazioa lortzeko eta prana lortzeko egiten diren arnasketa -ariketei egiten die erreferentzia.
Macdonellek [ 1] honela definitu zuen:
prāṇa : arnasa.
āyāma : arnasa etetea.
Puraka, antara kumbhaka (arnasa hartu osteko retentzioa), rechaka eta bahya kumbhaka (arnasa bota osteko retentzioa).
Monier-Williams ek[ 2] pranayama hiru elementutan banatu zuen:
Puraka: arnasa hartzea.
Kumbhaka: arnasari eustea.
Rechaka: arnasa botatzea.
Pranaiama hitzak arnasketaren kontrola esan nahi du:
prāṇá: airea, arnasketa, bizitza, hartutako airea, bizitzaren indarra.
iāma: kontrola.
Yoga talde batzuen arabera, pranaiama terminoak arnasketaren hedatzea esan nahi du:
prāṇá: arnasketa.
āiāma: tiratu, zabaldu, gelditu, luzatu (espazioan edo denboran), arnasketaren iraupena.