Prestwick Preastabhaig | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Hegoaldeko Ayrshire |
Posta kodea | KA9 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°29′44″N 4°36′51″W / 55.495551°N 4.61416°W |
Demografia | |
Biztanleria | 14.720 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01292 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Lichtenfels, Ariccia eta Vandalia |
Prestwick, Eskoziako gaeleraz: Preastabhaig, Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Hegoaldeko Ayrshire konderria dago, eta Clydeko fiordoaren ertzean kokatua. 2011ko erroldaren arabera 14.901 biztanle ditu.
Eskualdeko hiriburua den Ayr herritik 3 kilometro iparraldera dago eta Glasgowtik 50 kilometro hego-mendebaldera.
Prestwick izenak ingeles zaharrean "apaizaren basetxea" esan nahi du, izan ere eraikin erlijioso baten inguruko basetxeetan eratu baitzen herria. Eskoziako errege ugari pasa izan dira bertatik eta mila urtetan zehar baroi burgoa izan da.
1840 hamarkadan trena iritsi zen eta Glasgowko erdi mailako biztanleak etxe handiak eraikitzen hasi ziren bertan. Gaur egun ere Glasgow Prestwick Nazioarteko Aireportua dago herrian.