Presumed Innocent (euskaraz: «ustezko errugabe»), 1990eko Alan J. Pakula estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako thriller judiziala da. Scott Turow idazlearen 1987ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Harrison Ford, Brian Dennehy, Raúl Juliá, Bonnie Bedelia, Paul Winfield eta Greta Scacchi aktoreek antzeztu zuten.
Rozat "Rusty" Sabich (Harrison Ford) fiskal ezkondua da eta Raymond Horgan (Brian Dennehy) barrutiko fiskalaren eskuin eskua. Sabichen lankidea eta maitalea den Carolyn Polhemus (Greta Scacchi) bortxatua eta eraila agertuko da, eta gertatutakoa berari leporatuko diote. Nahiz eta berak bere burua errugabetzat aurkeztu, froga guztiek bere erruduntasuna adierazten dutela dirudi.