Prezisionismo

Charles Demuth, Aucassin and Nicolette, 1921.

Prezisionismoa edo errealismo kubista, Estatu Batuetan XX. mendeko 20ko hamarkadan garatu zen arte-mugimendua izan zen. Nolabait, Futurismoaren estetika Ipar Amerikako garaiko nekazari- eta industria-giro moldatuta lantzen zuen bere ikonografian.[1] Mugimenduan partaideak elkar ezagutzen zuten, eta lankideak ziren, baina inoiz ez zuten manifesturik plazaratu.[2]

Kontzeptuaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptua Charles Sheeler margolaria eta argazkilariak sortu zuen. Hitz horrekin bere estiloa definitu nahi zuen, oso zehatza eta zehaztasun handiekin.[3]

Sheelerrek margolari askoren eragina jaso zuen, besteak beste, Cézanne, Matisse, Picasso eta Braque. Morton Schamberg izan zen mugimenduaren beste izen ezaguna. Biek ala biek, 20ko hamarkadan nekazaritzaren makinaria islatu zuten euren margolanetan, batzuetan ia argazkiak izango balira bezala. Mugimendu honen artistak estatubatuar estilo bat garatu nahi izan zuten. Denborarekin mugimendu honen artista batzuek estatubatuar dadaismora hurbildu ziren. Prezisionismoaren eragina Pop Art eta hiperrealismo estiloetan ikus daiteke.

Prezisionismoaren margolariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]