Prognatismo | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | facial feature (en) Maloklusioa |
Espezialitatea | ortodontzia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | K07.1 |
GNS-9 | 524.10 |
DiseasesDB | 29354 |
MedlinePlus | 003026 |
eMedicine | 003026 |
MeSH | D011378 |
Prognatismoa[1] aurpegia, eta batez ere baraila, aurrerantz irtena egotea da, garezurraren zatirik aurrekoenari tangentea den plano bertikala baino oraindik ere irtenago.[2] Hainbat faktorek eragiten dute, horien artean, herentziazkoak edo gizakien edo animalien bizitzako inguruabarrak.
Oro har, giza espeziearen aurrekoetan ikus daiteke, Cro-Magnoneko gizona bezala, edo Homo generoko beste espezie batzuetan, neandertalak kasu.
Prognatismoa Habsburgotarren dinastiaren bereizgarria izan zen, batez ere, honen adarretako bat zen eta Espainiako tronuan izandako Austriako Etxearena. Dinastia horretan ohikoa zen endogamiaren ondorioz, prognatismoa nabarmena zen.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |