Pulitzer Saria Musikan urtero Letren, Antzerkien eta Musikengatik ematen diren zazpi AEBko Pulitzer Sarietako bat da, eta Columbia Unibertsitateak kudeatzen du. Jatorrizko Pulitzerren artean ez dago, izan ere, programa 1917an inauguratu zen zazpi sari izendatuta, baina urte horretan lau soikik banatu ziren.1943an eman zen lehen aldiz. Joseph Pulitzerrek urtero musika beka bat antolatu zuena, azkenean sari bilakatuz: "Estatu Batuetan urtean zehar lehen emanaldia izan duen estatubatuar batek egindako dimentsio esanguratsuko musika konposizio bereizgarriagatik.[1]
Konposizioak saritutako urtean zehar mundu mailako estreinaldia izan behar zuela eta, saritutako lana oso gutxitan izan zen grabatua, batzuetan emanaldi bakarrekoa suertatuz. 2004an baldintzak aldatu egin ziren, honela eratuz: "Urtean Estatu Batuetan lehenengo emanaldia edo grabazioa egin duen estatubatuar batek egindako musika konposizio bereizgarriagatik."[2]
2013ra arte egin zituen lehen 71 urteetan, 67 aldiz eman zuten Pulitzer Saria Musikan. Inoiz ez da zatitu, eta ez zen saririk eman 1953an, 1964an, 1965ean eta 1981ean.[3]
↑(Ingelesez)"History of The Pulitzer Prizes". The Pulitzer Prizes (pulitzer.org).
↑(Ingelesez)Fischer, Heinz Dietrich. (2010). The Pulitzer Prize Winners for Music: Composer Biographies, Premiere Programs and Jury Reports. Peter Lang ISBN978-3-631-59608-1..