Pyraminx, Rubiken kuboaren motako buruhausgarri mekaniko bat da, Uwe Meffertek asmatu eta patentatu zuen.
Pyraminxen ebazpenaren munduko errekorra, Dominik Górnyek du, 2018an 0,91 segundotan bakarrik ebatzi zuena.
Pyraminx buruhausgarria ebazteko egin beharreko bira kopuru gehiena, 11koa. 933.120 posizio ezberdin daude buruhausgarrian, ordenagailu batek ebazpenik egokiena aurkitu ahal izateko bezain kopuru txikia. Taulan laburbiltzen da bilaketa horren emaitza, p, buruhausgarria ebazteko n bira kopurua behar duen posizio kopurua delarik.
n | p |
---|---|
0 | 1 |
1 | 8 |
2 | 48 |
3 | 288 |
4 | 1.728 |
5 | 9.896 |
6 | 51.808 |
7 | 220.111 |
8 | 480.467 |
9 | 166.276 |
10 | 2.457 |
11 | 32 |
Guztira | 933.120 |