Pyrochroa serraticornis

Pyrochroa serraticornis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaPyrochroidae
GeneroaPyrochroa
Espeziea Pyrochroa serraticornis
Scopoli, 1763

Pyrochroa serraticornis Pyrochroidae familiako kakalardoa da. Europan guztian bizi da eta kolore gorri biziagatik da ezaguna. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1]. Pyrochroa coccinea espeziearen oso antzekoa da, baina hark buru beltza du eta honek gorria.

Generoaren izena den Pyrochroa izenak "suaren kolorekoa" esan nahi du eta espeziearen serraticornis izenak adar zerratuak esan nahi du dituen orrazi itxurako antenei erreferentzia eginez.

10-15 mm arteko luzera duen kakalardo txikia da. Burua, pronotoa eta elitroa kolore gorri bizikoak dira, begiak, antenak, hankak eta sabelaldea aldiz beltzak. Antena luzeak ditu, orrazi itxura dutenak. Gorputza luzea eta zapala da, elitroak borobiltsuak dira.

Beldarra luzea eta zapala da eta kolore argia du. Amaieran sardeska itxurako egitura bat du.

Habitata eta elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoetan eta parke eta lorategietan ikusten dira. Loreetan zelatan egoten dira eta intsektuak ehizatzen dituzte.[2]

Helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira. Emeak enborretako azalaren azpiko pitzaduretan jartzen ditu arrautzak. Handik beldar zapalak ateratzen dira, miriapodoen antza dutenak, eta enbor barnean bizi diren bestelako intsektuen larbetaz elikatzen dira[2]. Beldarrak bi urte irauten ditu eta ondoren pupatu eta heldua jaiotzen da.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b (Ingelesez) «Red-headed cardinal beetle | The Wildlife Trusts» www.wildlifetrusts.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  3. (Frantsesez) Michel. (2010-11-20). «Le pyrochre ou cardinal» Quel est cet animal ? (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]