Qebehut | |
---|---|
Egiptoar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Anubis |
Ama | Anput (en) ![]() |
Qebehut "Ur Freskoa", uraren bidez freskura eta purifikazioa pertsonifikatzen dituen hil jainkosa da, egiptoar mitologiaren arabera. Bere izena, Qebehet, Qebhut, Kebechet, Kebehut edo Kebhut bezala ere idatzia ager daiteke.
Suge bezala irudikatua izan zen, edo suge burudun emakume bezala, eta, kasuren batzuetan, gorputza izarrez betea zuela, edo ura zeraman ostruka bezala, hilondura prozedurarekin lotuta zegoen.
|
Anubis hil jainkoaren alaba da. Piramideetako Testuetan, jainkosa hau, zeruko sugetzat hartzen da, Ra garbitzeaz arduratzen dena, ondoren, hildakoen izpirituei ura emateko funtzioa hartu zuen, hauek, euren momifikazioa amaitu arte zain zeuden bitartean.
Qebehut, hil Hathor batekin lotuta dago.
Bere gurtza, nomo batzuetan baino ez zen eman, Zinopoliskoan kasu.