Qeleshe Europako zenbait herrialdetan erabiltzen den txano tradizionala da. Gizonek bakarrik daramate.[1] Besteak beste, herrialde hauetan ikus daiteke: Albania, Serbia, Montenegro, Ipar Mazedonia eta Italiako arbëresh herrietan. Izena albanieratik dator, "lesh", euskaraz "artila".
Txanoa feltro zati bakar batekin egiten da, buruan berean moldatuta. Normalean zuria da. Albaniako hegoekialdean txanotik konkor bat ateratzen da. Batzutan ere buruaren inguruan zerrenda bat lotzen da.
Lurraldeen arabera txanoaren itxura desberdina izan daiteke: