QoS edo zerbitzuaren kalitatea (ingelesez, Quality of Service) denbora tarte batean datu kopuru baten transmisioa bermatzeko erabiltzen diren mekanismoak dira. Sare batek puntutik-punturako (end2end) QoS mekanismoa eskaintzeko, beharrezkoa da elkarkonexio puntu guztietan QoS mekanismoa edukitzea, horrela aplikazioaren lan egokia lortuko dugu.
Zerbitzuaren kalitateak lehentasun ezberdinak eslei ditzake erabiltzaile ezberdinei, baita datu fluxuei ere. Zerbitzuaren kalitateak eskaintzen duen bermea garrantzitsua da sarearen gaitasuna txikia denean.
Kalitate zerbitzuaren arazo garrantzitsuenak latentzia, jitter-a, paketeen galera eta oihartzunak dira.
VoIP-ren arazoak bi faktore garrantzitsuk eraginak dira:
Sare garraio mota batzuentzako zerbitzuaren kalitatea ezinbestekoa da, adibidez:
Zerbitzu mota hauei inelastikoak deitzen zaie, banda zabalera handia eta latentzia maximo bat behar baitute funtzionatzeko.
Lehentasun maila | Garraio-mota |
---|
0 | Best Effort |
---|
1 | Background |
---|
2 | Standard (Spare) |
---|
3 | Excellent Load
(Business Critical) |
---|
4 | Controlled Load
(Streaming Multimedia) |
---|
5 | Ahotsa eta irudia
[100ms-ko latentzia baino gutxiago eta jitter] |
---|
6 | Layer 3 Network Control Reserved Traffic
[10ms-ko latentzia baino gutxiago eta jitter] |
---|
7 | Layer 2 Network Control Reserved Traffic
(Latentzia oso txikia eta jitter) |
---|