R'Bonney Gabriel | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | R'Bonney Nola Gabriel |
Jaiotza | Houston, 1994ko martxoaren 20a (30 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Houston |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of North Texas (en) |
Hezkuntza-maila | gradua |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
Altuera | 170 zentimetro |
Jasotako sariak | |
R'Bonney Nola Gabriel (San Antonio, Texas, AEB, 1994ko martxoaren 20a) estatubatuar modeloa, moda-diseinatzailea, enpresaburua eta josketa-irakaslea da, edertasun lehiaketetan jardun duena. Ezaguna da Miss Unibertsoren 71. edizioko irabazlea izateagatik. 2023ko urtarrilaren 14an Miss Unibertso 2022 erregina izan zen, aurrez, Miss Texas AEB 2022 eta Miss AEB 2022.
R'Bonney Nola Gabriel San Antonion jaio zen, Texasen (AEB), aita Remigio Bonzon «R'Bon» Gabriel filipinarra zuen, eta ama Dana Walkerestatubatuarra.[1][2] Aita Filipinetako Manila hiriburuan jaio zen. Washington estatura joan zen 25 urte zituela, eta gero psikologian doktoretza lortu zuen Houston Unibertsitatean.[3] Ama Beaumontekoa da.[3]
Texasko Iparraldeko Unibertsitateko moda-diseinuko lizentziatura batekin graduatu zen Gabriel, zuntzetan espezializatua dago.[4][5]
Gaur egun, modelo gisa eta arropa ekologikoaren diseinatzaile gisa egiten du lan, R'Bonney Nola arropa-markarekin.[6] Irabazi-asmorik gabeko erakundeko (Magpies and Peacocks) josketa-irakasle ere bada.[7]
Parte hartu zuen lehen edertasun lehiaketa Miss Kemah 2020 izan zen, non 5 finalista nagusien artean kokatu zen.[8]
Miss Harris County gisa lehiatu zen Miss Texas AEB 2021ean, eta lehen finalista amaitu zuen McAllengo Victoria Hinojosaren atzetik.[9]
Hurrengo urtean, berriz aurkeztu zen, Miss Friendswood bezala, Gabriel Miss Texas AEB 2022an lehiatu zen berriro, eta, azkenean, Victoria Hinojosa aurreko urteko irabazleak koroatu zuen. Hala, AEBko lehen Miss Texas AEB asiar-estatubatuarra bihurtu zen.[10][11][12][13]
Ohiturari jarraituta, aurreko urteko erreginak, Kentuckyko Elle Smith, Miss AEB 2021ek koroatu zuen Miss AEB 2022 Gabriel eta 1962an Macel Wilsonek irabazi zuenetik, filipinar jatorria zuen lehena izan zen.[14][15]
Miss Unibertso 2022ko lehiaketan Estatu Batuak ordezkatu zituen Miss AEB 2022 gisa. Ohi bezala, aurreko urteko Indiako Harnaaz Sandhu erreginak koroatu zuen Miss Universo 2022, eta AEBko bederatzigarren irabazlea izan zen, irabazle gehien zuen nazioa zela.[16] Texas estatuko titulu hori lortu zuen bigarren emakumea izan zen, Miss Unibertso 1995 Chelsi Smithen ondoren, eta JKN garaiko lehen Miss Unibertso da.[17] Halaber, Miss Unibertso erreginarik nagusiena izan zen— 18tik 28rako urte muga zegoen, 2023ko irailera arte desagertu ez zena — eta lehen filipinar- estatubatuarra.[18]
Aurrekoa: | Miss Unibertso
2021 |
Hurrengoa: |
Aurrekoa:
Elle Smith |
Miss USA
2022 |
Hurrengoa:
Morgan Romano |
Aurrekoa:
Victoria Hinojosa |
Miss Texas USA
2022 |
Hurrengoa:
Allison Drake |