RRR (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | RRR |
Jatorrizko hizkuntza | Telugua |
Jatorrizko herrialdea | India |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma |
Iraupena | 187 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | S. S. Rajamouli (en) |
Gidoigilea(k) | S. S. Rajamouli (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | DVV Danayya (en) |
Edizioa | A. Sreekar Prasad (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | M. M. Keeravani (en) |
Argazki-zuzendaria | Senthil Kumar (en) |
Historia | |
Nominazioak | |
bigtvlive.com… | |
|
RRR 2022ko S. S. Rajamouli indiar zinema zuzendariaren ekintzazko film dramatiko epikoa da, telugu hizkuntzan egina. 2022 bitartean Indian egindako film ekoizpen garestiena izan da.[1] Nazioarteko hainbat zerrendan, 2022ko film onenen zerrendan agertu zen.[2][3]
Rama Rao eta Ram Charan teluguerazko zineko 21. mendeko bi gizonezko izar nagusiak dira protagonistak.
Rama Raju eta Komaram Bheem indiar iraultzaileek Britainiar Rajaren aurka borrokatzen dute filmean. Pertsonaia horiek benetakoak izan ziren, baina garai desberdinetan eta borroka desberdinetan egon ziren, eta biak armetan zirela hil zituzten agintarien establezituen indar armatuek.
RRR-n ordean, bata hasieran britainiarren kolaboratzaile gisa agertzen da, eta bestea haur baten (Malli neskatoa) bahiketa zuzendu nahi duen tribukide baten gisara; etsaigo eta laguntasun faseak igarotzen dira Rama eta Bheem-en harremanean, baina azkenean biek elkarrekin erdietsiko dituzte beren helburuak: batak armak banatzea independentista indiarren artean, besteak Malli bere amarengana eta tribura itzultzea.[4]
Tartean, abentua ikusgarriak, akzio ekintza sinestezinak, tigreak eta beste animalia basati batzuk erasoan, britainiarren ankerkeria eta supremazismo ikaragarria (salbu eta Bheemek maitemintzea lortzen duen neska ingelese lirainaren kasuan), jainko hinduen formara moldatutako gerlariak...[5]
RRR izenburu probisionala izan zen, proiektu gisa jarri zitzaion lehen izena, Rajamouli zuzendariaren eta Rama Rao eta Ram Charan aktoreen izenak batzen zituelako (hiruak oso ezagunak Indiako zinemagitzan). Ondoren, Indiako hizkuntza desberdinetan hasiera bereko hiru hitzen sigla gisa berregin da izenburu hori: telugueraz adibidez "Roudram Ranam Rudhiram" (adorea, heriotza, odola) eta ingelesez Rise Roar Revolt (altxatu, garraisi, matxinatu). Mezu nazioanlista epikoak, azken batean.[6]
Bheem protagonista urarekin eta Rama suarekin lotzen direlarik akzio ekintza batzuetan, ingelesez wateR eta firRe hitzak ageri dira errotulo gisa irudietan. Beste R-a litzateke storRy edo istorio delakoa, lehen eszenetako Malli neskatoaren bahiketa.
Rajamouli izanik Indiako zuzendari ondoen ordainduena, pertsonalki zuzendu zuen super-ekoizpen honen garapena. Ekintzak pan-indiar nazionalismo bat adierazten du, baina Rajamouliren pertsonaia aukeraketan, Rama Raju eta Komaram Bheem, telugu kulturarekin lotu zituen, eta telugu hizkuntza Indiako ekialdeko bi estatutako kultura nagusia delarik, Rama Raju zem kostaldeko Andhra Pradesh eskualdekoa izatez, eta Bheem borrokatu zen Hyderabad-eko Nizamaren kontra, egun Telangana den estatuan. Bi ingurune politiko-kulturalak batu nahi izan zituen zuzendariak, Variety aldizkariari adierazi zionez. Gidoia epika iraultzailez hornitzeko, Ernesto Che Guevararen memorietan oinarritu zela gehitu zuen Rajamoulik.[7]
Teluguerazko filmetan ezaguna den konposatzaile batek, M.M. Keeravanik zuzendu zuen RRR-ren musika. Doinu epikoak dira nagusi musika horretan, eta abesti onenaren oscarra lortu zuen Naatu Naatu abestia ere horren parte da. Honetarako hitzak Chandrabosek idatzi zituen, eta filman abestiarekin integratutako dantza-ikuskizuna koreografiatu zuen Prem Rakshith dantzariak.[8] Dantza/kantu ikuskizun hau Kiev hirian grabatu zen, Ukrainako lehendakaritzaren Marijinsky Jauregian.[9]