Rafael Jeroným Kubelík (Býchory, 1914ko ekainaren 29 – Kastanienbaum, Suitza, 1996ko abuztuaren 11a) Txekiako musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen. Pragako kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Txekiako Filarmonikako zuzendaria izan zen 1936. urtetik, eta Chicagoko Orkestra Sinfonikokoa 1950-1953. urte bitartean. Covent Garden Operako musika-zuzendaria izan zen 1955. urtetik 1958. urtea arte, eta Metropolitan Operakoa 1973-1974 bitartean. Operak ere idatzi ditu; horien artean, Veronika (1947), kantata bat, sinfonia koralak, biolin-kontzertu bat, bi requiem, ganbera-musika eta kantuak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael Kubelík |