Raina Telgemeier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1977ko maiatzaren 26a (47 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | School of Visual Arts (en) Lowell High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | umorista grafikoa, eleberrigilea, komikigilea, idazlea eta ilustratzailea |
Lantokia(k) | New York |
Jasotako sariak | ikusi
|
goraina.com | |
Raina Telgemeier (San Francisco, Kalifornia, 1977ko maiatzaren 26a) estatubatuar komikigilea da. Bere eleberri grafikoak The New York Times egunkariak argitaratu dituen Best-seller zerrendetan izan dira.
Raina Telgemeier San Frantziskon jaio zen.[1] Ahizpa gazteagoa du, Amara, eta anaia gazteagoa, Will,[2] Telgemeierrek bere nerabezaroan, seigarren mailan zegoenean, erori eta haginak apurtu zituen, ondorioz ebakuntzak eta hortzetako zuzentzaileak behar izan zituen (2010ean Smile eleberri grafikoan deskribatutakoa).[3] Esperientzia traumatikoa izan zen, eta mina zein bere lagunen txantxak eta isekak jasan behar izan zituen. Azkenean institutuan lagun berriak aurkitu zituen, bere talentu artistikoa estimatzen jakin zutenak, horrela bere buruarekiko konfiantza gehitu zitzaion. Animu horrekin New York School of Visual Arts-en ikasi zuen.[4] Astorian eta New Yorken bizi izan da[5] eta gaur egun San Frantziskon, Kalifornian, bizi da.
2002 eta 2005 urteen artean Take-Out izeneko auto-argitaratutako mini-komiki sorta egin zuen, eta bere istorioak agertu ziren DC Comics-en Bizarro World eta the Flight antologian.[6]
2004 urtean Telgemeier komiki zintak argitaratzen hasi zen emakumezko sortzaileen Girlamatic webkomikien sarean. Telgemeier-ek adierazi du asteroko argitalpenak egiteko ohiturak lagundu ziola etorkizunean Smile egiten. [7]
Ondoren The Baby-Sitters Club eleberrietako ilustrazioak sortzeko enkargua jaso zuen.[6]
2009ko abuztuan, Del Rey Manga etxeak X-Men: Misfits lana argitaratu zuen, Telgemeier-ek eta orduko bere senarra Dave Roman-ek elkarlanean sortutakoa.[8]
2010eko otsailean Smile argitaratu zen. 2012 eta 2019 artean beste 4 eleberri grafiko sortu ditu [9]
All these books are nonfiction and are for ages 7 or 8 and above