Real Women Have Curves | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | Real Women Have Curves |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | sarbide-bizipena, film dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 86 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Patricia Cardoso (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | HBO |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Heitor Pereira |
Argazki-zuzendaria | Jim Denault |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Real Women Have Curves (ingelesez, Benetako emakumeek biribiltasunak dauzkate) 2002ko Patricia Cardosok zuzendutako komedia-drama film estatubatuarra da. Gidoia idatzi zuten George LaVook eta Josefina Lópezek, azken honena delarik oinarrizko lana, izen bereko antzezlana. Filmak America Ferrera du protagonista (bere estreinako debut film luze batean).
Ana García lehen belaunaldiko estatubatuarra da, Los Angelesko komunitate mexikar chicanoan jaioa. Beka bat jaso du New York-eko unibertsitate batean ikasketak egiteko, baina hara joateko gogoak talka egiten du beste errealitate batekin: familiak bere lana ere behar du, daukaten joskintza negozioari ahal bezala eusteko. Izenburutik asmatu daitekeen bezala, gorputz-aniztasunaren aldeko mezua ere badu filmak.[1]
Sundanceko zinema-jaialdian 2002an ikusleen saria jaso zuen film dramatiko onenagarik, eta antzezpenagatik Epaimahaiaren Sari Berezii bat. Filmak Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Gazteen Epaimahaiaren Saria jaso zuen halaber. Humanitas Saria ere irabazi du filmak.