Rebecca Akufo-Addo | |||
---|---|---|---|
![]() (2018) | |||
2017 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1951ko martxoaren 12a (74 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Jacob Hackenburg Griffiths-Randolph | ||
Ezkontidea(k) | Nana Akufo-Addo | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Achimota School (en) ![]() Wesley Grammar Senior High School (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() |
Rebecca Naa Okaikor Akufo-Addo[1], jaiotzez Rebecca Naa Okaikor Griffiths-Randolph, (1951ko martxoaren 12a - ) Ghanako lehen dama da, Nana Akufo-Addo presidentearen emaztea[2][3].
Jacob Hackenburg Griffiths-Randolph eta Frances Philipina Mannen alaba, 1951ko martxoaren 12an jaio zen. Akkran ikasi zuen, Achimota lehen hezkuntzako eskolan eta Wesley ikastetxean. Hezkuntza aurreratu zuen Gobernuko Idazkaritza Eskolan eta idazkari bihurtu zen[4]. Erresuma Batuan jarraitu zuen ikasten eta Clifford Chance eta Ashurst Morris Crisp enpresetan lan egin zuen[5].
1997an, Nana Akufo-Addorekin ezkondu zen[6]. Bost alaba eta bost biloba dituzte[5].
Senarra bezala, Akkrako Ridge barrutiko eliza protestanteko kidea da[5].
2017an, Rebecca Akufo-Addo Fundazioa sortu zuen, Ghanako emakumeak eta haurrak sustatzeko[7].
2019an, eragin handiena duten 100 afrikar emakumeetako bat bihurtu zen AvanceMedia-ren arabera[8].
![]() |
Artikulu hau Ghanako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |