Rebecca Solnit | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bridgeport, 1961eko ekainaren 24a (63 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Francisco State University (en) gradu : Ingelesezko literatura University of California, Berkeley Graduate School of Journalism (en) Master of Journalism (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-historialaria, kazetaria, autorea, idazlea eta ekintzaile ekologista |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
rebeccasolnit.net | |
Rebecca Solnit (Bridgeport, Connecticut, 1961eko ekainaren 24a) estatubatuar idazle, historialari eta aktibista da. Bere lanetan hainbat gai lantzen ditu, hala nola aldaketa sozialak, ingurumena, politika eta artea.[1] Harper's Magazine aldizkariko editore kolaboratzailea da, eta bi hilean behin aldizkari horretako Easy chair zutabean idazten du.
Bere idazlanak hainbat tokitan argitaratu dira, bai paperean zein Interneten; besteak beste, The Guardian egunkarian eta Harper's Magazine aldizkariko Easy Chair zutabean. Azken hori 1851an sortu zen, eta Solnit izan da zutabe horretan idatzi duen lehen emakumea. Bestalde, TomDispatch blog politikoko ohiko kolaboratzailea da, baita LitHub webgunekoa ere.
Hemezortzi saiakera-liburu argitaratu ditu orain artean, eta, horrez gain, museoetako hainbat katalogo eta antologia ere atondu ditu.
Mansplaining terminoaren bidez adierazten den kontzeptuaren sortzailetzat jotzen da. 2008an, "Men explain things to me" iritzi-artikulua argitaratu zuen TomDispatch webgunean, urte hartan bertan argitaratu zuen izen bereko liburuaren lehenengo atala izango zena. Berak ez zuen mansplaining terminoa erabili, baina artikuluan adierazitako ideiak "Gizon akademikoek gauzak azaltzen dizkidate" izeneko webgunea sortzea eragin zuen, eta handik gutxira mansplaining terminoa zabaltzen hasi zen. Libururako, artikulua moldatu egin zuen, eta, han dioenez, termino horrek, bere ustez, iradokitzen du gizonek berezkoa dutela emakumeei gauzak azaldu beharra, eta ez da hori berak adierazi nahi duena; bere ustez, badira gizon batzuk azaldu behar ez lituzketen gauza batzuk azaltzen dizkietenak emakumeei eta entzun beharko lituzketen gauza batzuk entzuten ez dituztenak.[2][3][4][5][6]