Rembrandt Peale

Rembrandt Peale

Bizitza
JaiotzaBucks konderria eta Pennsylvania1778ko otsailaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaFiladelfia1860ko urriaren 3a (82 urte)
Hobiratze lekuaThe Woodlands (en) Itzuli
Familia
AitaCharles Wilson Peale
AmaRachel Brewer Peale
Ezkontidea(k)Harriet Cany Peale (mul) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eduki-editorea, grabatzailea eta idazlea
Lantokia(k)Paris
Londres
Baltimore
Boston
New York
Charleston eta Washington
Lan nabarmenak
Mugimenduaneoklasizismoa
Genero artistikoaerretratua

Find a Grave: 10030306 Edit the value on Wikidata

Rembrandt Peale (Bucks konderria, Pennsylvania, 1778ko otsailaren 22a - Filadelfia, 1860ko urriaren 3a) estatubatuar margolaria izan zen.

Charles Wilson Peale margolariaren hirugarren semea izan zen. Rembrandt zortzi urterekin hasi zen margotzen, aitak irakatsita. 17 urterekin George Washingtonen erretratua margotu zuen, eta 1822an New Yorkera joan ondoren, 1832an AEBetako Kongresua erosi zuen presidentearen erretratu bat egin zuen. 1826an Diseinuaren Akademia Nazionala sortzen lagundu zuen New Yorken.

Behin baino gehiagotan joan zen Europara artea ikastera. Parisen egon zen 1808an eta 1809-1810ean. Jacques-Louis Daviden lanak ikasi ondoren neoklasiko estiloa hartu zuen. Alexander von Humboldten, Joseph Louis Gay-Lussacen eta François André Michauxen erretratuak margotu zituen Filadelfiara itzuli aurretik. 1814an museo bat ireki zuen Baltimoren bere lanak erakusteko.

600 erretratu baino gehiago egin zituen, tartean bere garaiko pertsonaia nabarmenenak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]